Gaur, azaroak 4, gure talde eskolar batzuen parte hartzea hasi egin da ligan. Gure zelaian 10:00etan, Indarsaski mini Atzaparrak jokatu dute, eta hor gertaera historiko bat eman da, Mia izeneko neska batek Indarsaski formazioko taldeen lehenengo kanasta liga batean sartu du!!!! Gainera taldeak oso ondo jokatu du eta partida irabazi du.
Emaitzaren aldetik eta joku onaren aldetik, gauza bera gertatu da Escolapiosaren zelain, non gure Infantil Atzaparrak estrenatu da garaipenarekin. Maila berri bat aldaketa nabarmenekin eta fitxaketa ugari izan arren, adorea eta kemena ateratzea lortu dute aurkariari gailentzeko.
Bi garaipen hauek gehi senior taldeak lortutakoa Indarsaskiren plenoa ekarri du. Gure Senior taldea lehendabiziko postuan jarri da maila berrian. Eutsi Goiari!
Aupa Indarsaski!!!!


