Akordioak ikastetxeekin

Azken hilabeteetan, gogor lan egin dugu ikastetxeekin akordioak lortzeko Indar-Saskiren harrobia sustatzeko.

Azken urteotan, jaiotza-tasa murriztu denez, ikastetxeek arazoak dituzte kirol-eskaintzari eusteko. Beraz, haur batzuk gustuko duten kirola egin ezinik geratzen dira. Zenbakiek ez dute ematen ikastetxeetan taldeak antolatzeko, eta askok ez dute eskaintzen edota adin desberdinetako taldeak sortzea aukeratzen dute, ondorioz, askok interesa galtzen dute.

Kirolarien garapen pertsonalari ikuspegi berri bat emateko asmoz irakaskuntzan diharduen pertsona-talde bat gara. Jarraipen eta arreta-plan pertsonalizatua dugu, pertsonak banan-banan zein taldeka baloratuak senti daitezen eta bakoitzak bere bilakaera izan dezan.

Gure helburua argi dago, Bilboko 1. barrutian dauden San Inazio, Elorrieta, Ibarrekolanda, Arangoiti edo Deustu auzoetan haur bakar bat ere saskibaloirik egin gabe ez geratzea. Jarraipena eskaini nahi genieke, eta hurrengo ikasturteetan taldez aldatu beharrik ez izatea.

Horregatik, auzoko ikastetxeekin eta haien guraso-elkarteekin (Intxixu Ikastola HLHI, San Inazio HLHI) akordioa lortzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigun jarraitutasun hori eskaini ahal izateko eta ikasleek lehen egunetik gure eskaintza eskuragarri izan dezaten. Bi zentroek bat egin nahi izan dute eta gure auzoari (Elorrieta, San Ignacio, Ibarrekolanda, Arangoiti, Deustu) kalitatezko profesionalez osatutako saskibaloi taldea emango dion proiektua babestu nahi izan dute.