Saski 3×3
Este año 1º campeonato de baloncesto 3×3 de Fiestas de Elorrieta (Bilbao), organizado por INDAR-SASKI S.T. y Elorrietako Jai Batzordea
Este año 1º campeonato de baloncesto 3×3 de Fiestas de Elorrieta (Bilbao), organizado por INDAR-SASKI S.T. y Elorrietako Jai Batzordea
Ostiral honetan, apirilaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara, Lebante Enparantzan elkartuko gara, saskibaloiko jolasak eta erronkak antolatuko ditugu. Gure helburua argi dago, gure auzoko saskibaloia sustatzea eta ikusaraztea (San Inazio, Elorrieta, Ibarrekolanda, Deustu). Zuen zain egongo gara ondo pasatzeko eta dakizuena erakusteko! Ekitaldiaren amaieran zozketak egingo ditugu parte-hartzaileen artean.
Azken hilabeteetan, gogor lan egin dugu ikastetxeekin akordioak lortzeko Indar-Saskiren harrobia sustatzeko. Azken urteotan, jaiotza-tasa murriztu denez, ikastetxeek arazoak dituzte kirol-eskaintzari eusteko. Beraz, haur batzuk gustuko duten kirola egin ezinik geratzen dira. Zenbakiek ez dute ematen ikastetxeetan taldeak antolatzeko, eta askok ez dute eskaintzen edota adin desberdinetako taldeak sortzea aukeratzen dute, ondorioz, askok interesa galtzen …