Final Four Indar-saski 2023 seniorra

Asteburu honetan, Maiatzaren 13an , larunbatean 17:45etan, IndarSaskik Senior 2. berezi mailako Final Fourreko finalaurrekoak jokatuko ditu Paduraren aurka Leioako Kandelazubieta kiroldegian.

Liga erregular disdiratsua egin ostean, 3 partida bakarrik galduz eta lehena geratuz, orain igoera plaza lortzeko aukera izango du IndarSaskik, eta baita liga irabazteko ere. Hurrengo urtean Senior 1. mailan jokatzea da helburua. Horretarako, Padura garaitzeaz gain, beste finalaurreko Leioa 90,s – Erandio irabazleari ere gailendu beharko litzaioke finalean, igandean 18:30etatik aurrera zelai berberean.

Esperantza osoa jarri du IndarSaski-k aurtengo Final Fourrean. Etor zaitezte animatzera.!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *