IKARAGARRIA! 160 jokalari baino gehiago kalean, gehien gustatzen zaiguna egiten, SASKIBALOIAN JOKATZEN!
Eskerrik asko guztioi urteko 3×3 ikuskizunik politenean parte hartzeagatik. Datuak eguneratu ditugu eta bigarren txanda jarri dugu.
IRABAZLEAK
INFANTIL: 1º Salleko Blanco; 2º Salle Raptors; 3º Salleko Verde.
MINI: 1º Santurtzi Cavaliers; 1º La Salle Horia.
PREMINI: 1º Aguilas de Salesianos; 2º Los compas La Salle 2013; 3º Madi.
Eskerrik asko gure INDAR-SASKIko Senior taldeari, goiz osoan zehar atsedenik gabe arbitratu duzuelako, 4 kantxa aldi berean! Laguntzaile bereziei, gure fitxaketa izarra, Maria Ruiz. Elorrietako Jai-Batzordeari eta gainerako erakundeei (San Inazio Guraso Elkartea, PREMAVI).
Esteka bat utziko dizuegu unean uneko argazkiak ikus ditzazuen.






