Tiro lehiaketa

2023. urtea gehien gustatzen zaiguna eginez amaitzea lortu dugu, gure auzoan dagoen saskibaloia ezagutaraztea!

Abenduaren 22an tiro lehiaketa antolatu genuen Levanteko plazan. Eguna euritsua bazen ere, familia eta jokalari asko hurbildu ziren ekitaldira. Guztira 60 parte-hartzaile izan genituen, animatu ziren gurasoak barne.

Izena eman zutenek ordu eta erdiz euren marka hobetzeko aukera izan zuten finalera iristeko. Minutu eta erdiz, parte-hartzaileek posizio ezberdinetatik jaurtitzen zuten puntuazio ezberdinekin. Behin sartuta, konoak jaso, erdigunera eraman eta hurrengo posizioa aukeratzen zuten. Jarduera seiko taldetan egin zen, bi saskitan banatuta.

Zelai erditik jaurtiketak izan ziren, gurasoak txikienekin jolasean egon ziren eta amaitzeko adin bakoitzeko finalak izan ziren.

Helburua lortuta, arratsalde dibertigarria pasatzea eta pertsonek auzoko jardueretan parte hartzea (San Inazio).