Udako Campusa 2025

Aurten, auzoko ikastetxeekin eta haien guraso-elkarteekin batera (Intxixu Ikastola HLHI, San Inazio HLHI), oporretara joan aurretik, primeran pasatzeko proposamen ikaragarria dugu. Ekaineko azken astean (23tik 27era) udako campusa antolatuko dugu, hainbat jarduera egiteko. Batzuk saskibaloiarekin lotuta daude eta beste batzuk soilik gozatzeko. Informazio gehiago jakiteko hurrengo helbidean eskuragarri.

Udako Campusa 2024

Aurten, auzoko ikastetxeekin eta haien guraso-elkarteekin batera (Intxixu Ikastola HLHI, San Inazio HLHI), oporretara joan aurretik, primeran pasatzeko proposamen ikaragarria dugu. Ekaineko azken astean (24tik 28era) udako campusa antolatuko dugu, hainbat jarduera egiteko. Batzuk saskibaloiarekin lotuta daude eta beste batzuk soilik gozatzeko. Informazio gehiago jakiteko hurrengo helbidean eskuragarri.

Udabarri campusa

Aste Santu honetan prestatu zaitez eskolara itzuli aurreko azken egunak gozatzeko. Apirilaren 2tik 5era Aste Santuko lehen campusa antolatu dugu 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako jokalariek saskibaloian ikasi eta gozatzeko aukera izan dezaten. Taldeak murriztu egingo dira arreta pertsonalizatu handiagoa emateko eta pertsona bakoitzak bere mailan ikasi eta eboluzionatu ahal izateko. Oso saio dinamikoak …

Saski eskolako 2. topaketa

Berriro ere elkartu ginen saskibaloiaz gozatzeko. Oraingoan La Salle (Bilbao) eta Indarsaski bakarrik egon ahal izan ginen San Inazio ikastetxean 2016/2017ko haurrekin jardunaldi dibertigarria antolatzeko. Saioa taldeko beroketa batekin hasi zen eta egin beharreko jardueren azalpenekin (beroketa, koordinazioa, jolasak, partidak). Denak adi-adi egon ziren eta gogoz eta kemenez hartu zuten parte. Hilero saio bat egiten …

Tiro lehiaketa

2023. urtea gehien gustatzen zaiguna eginez amaitzea lortu dugu, gure auzoan dagoen saskibaloia ezagutaraztea! Abenduaren 22an tiro lehiaketa antolatu genuen Levanteko plazan. Eguna euritsua bazen ere, familia eta jokalari asko hurbildu ziren ekitaldira. Guztira 60 parte-hartzaile izan genituen, animatu ziren gurasoak barne. Izena eman zutenek ordu eta erdiz euren marka hobetzeko aukera izan zuten finalera …

Saski eskolaren topaketen hasiera

Larunbataren goiza jokoekin eta saskibaloiarekin gozatzeko eguna izan zen. La Sallek (Bilbo), Deusto Ikastolak eta Indarsaskik bat egin zuten La Salle kiroldegian haurrekin egun dibertigarria antolatzeko, 2016/2017. Saioa taldeen aurkezpenarekin eta egin beharreko jardueren azalpenarekin hasi zen (beroketa, koordinazioa, jokoak, partidak). Denak adi-adi egon ziren eta gogoz eta kemenez hartu zuten parte. Taldeak nahastu egin …

Udako Campusa 2022/23

2022/23 Ikasturtearen amaiera ikaragarria izan zen, gure lehendabiziko campusa hainbat kategoria desberdinetan garatzea lortu genuen ( Infantil / Mini/ Premini ). Mila esker parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki, oso dinamikoak izan ziren monitoreak. Aurten ere esperientzia hori errepikatuko dugu, gainerako jarduerekin batera (3×3 Elorrieta, 3×3 Ibarrekolanda, 3×3 Sani, Saski-eguna) eta zuen parte hartzea espero …

Saski 3×3

Este año 1º campeonato de baloncesto 3×3 de Fiestas de Elorrieta (Bilbao), organizado por INDAR-SASKI S.T. y Elorrietako Jai Batzordea

Saski eguna

Ostiral honetan, apirilaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara, Lebante Enparantzan elkartuko gara, saskibaloiko jolasak eta erronkak antolatuko ditugu. Gure helburua argi dago, gure auzoko saskibaloia sustatzea eta ikusaraztea (San Inazio, Elorrieta, Ibarrekolanda, Deustu). Zuen zain egongo gara ondo pasatzeko eta dakizuena erakusteko! Ekitaldiaren amaieran zozketak egingo ditugu parte-hartzaileen artean.