Saski eskolaren topaketen hasiera

Larunbataren goiza jokoekin eta saskibaloiarekin gozatzeko eguna izan zen. La Sallek (Bilbo), Deusto Ikastolak eta Indarsaskik bat egin zuten La Salle kiroldegian haurrekin egun dibertigarria antolatzeko, 2016/2017.

Saioa taldeen aurkezpenarekin eta egin beharreko jardueren azalpenarekin hasi zen (beroketa, koordinazioa, jokoak, partidak). Denak adi-adi egon ziren eta gogoz eta kemenez hartu zuten parte. Taldeak nahastu egin ziren alde lehiakorra desagertzeko eta soilik saskibaloiaz gozatzeko.

Honekin batera argazki batzuk bidaltzen dizkizuegu egunaz goza dezazuen!